XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gertaeratxo onek argiro erakutsiko dizute nolako erri-maitea zan zuen jayotide Goikoetxea.
Gure artu-emanetan, nere biotzean berarena sartzea aski izan ezta, zuenganako maitetasuna barruneragino sartu zidan.
Arabako Batzarrak, Lege-zarrekoak, Aramayon bildu ziran atzenaldiz.
Orduan, Zaldibitik maisua ekarrita, mutiko-mordoska batek ezpatadantza ikasi zuen.
Dantzari-artean zan Goikoetxea gaztetxoa ere.
Zerbait geroago, Isabel bigarrena Gazteiz-a eldu zan batean, ara deituak izan ziran emengotxe dantzari txikiak.
Elizondoan eskola, Arexolako apaizaren ardurapean latina, ta organulari aita-semen zuzenbidez musika ikasi ta gero, Gazteiz-a joan zan
An Arabako seme entzute andiko batekin, Mateo Benigno Moraza jaunarekin, artu-eman andia izan zuen.
Musikarako zekarren gaitasuna nabarituz, beraren pianua eman zion Morazak Bizenteri.
Bein baino sarriago esaten omenzion lege-zar zain ospetsuak:
Berak, otzan ta apal, etzuela deirik, bokaziorik etzuela erantzuten zion.
Aita il ta gero entzun zuen biotzean goiko dei au.
Gizonai arnari batzuena,
Pikuak beste edozein zugatzek baino goizago pipildu edo ninikatzen dira: ale txikiak, garagarrilerako biribilduta, uda guztian ikusten ditugu: anditzeko, odeyai ur-eske; biguñtzeko, eguzkiari berotasun-galdezka.
Gero udazkenean, egunak laburtzen diranean, odeyak tantoka asiezkero, pikuari, eldu-orduko, beraren alde geroago txikiago, geroago gogorragoak adar soiletatik ilotzik erortzen zaizkio.
Eta aldiz berak baino beranduago ninikaturiko gereziak, azokaz saskitxoetan darabilzkite salgai; eta marrubiak, udako beroak sartu baino ere lenago, eskintzen digute beren otekin gozoa.
Gizon asko ta asko dira beti mutil diruditenak: gorputz larria gaztetxotatik azita, burua umotu-orduko, zuritzen zayenak.
Etzan onelakoa zuen erritarra.
Marrubia bezela goiz-goizetik eldu zan; mutil gaztea zalarik, zan gizona.
Etzuten aren ezpainak lagun-artean bein ere ebakiko, aitaren aurrean ez esateko itzik.